Ongi etorri Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren web orrialdera. Gogoetan egiteko foroa da, pentsamendu-askatasuna eta sortzeko askatasuna sustatzeko eta defendatzeko.Bestalde, bikaintasuna bilatzea du helburu.
Jakiundek unibertsaltasunerako bokazioa du, eta aniztasunera jotzen du, gure kultura herentziari uko egin gabe. Eleaniztuna da eta euskararen sustapenari eta erabilerari jartzen dio arreta berezia.
Orrialde honetan, Akademiak antolatzen dituen jarduerei buruzko informazioa aurki dezakezu. Beraz, sartzeko gonbit egiten dizugu eta eskertuko genizueke egokitzat jotzen duzun edozein ohar egitea.
Pedro Miguel Etxenike
Jakiunderen Lehendakaria
El compositor y miembro de Jakiunde Luis de Pablo ha sido nombrado miembro de la Regia Accademia Filarmonica de Bologna. La prestigiosísima Academia fue fundada en 1666 y ha sido y es "foco de la Ciencia de la composición". Allí se presentó en su día el padre de Wolfgang Amadeus Mozart con su hijo para comprobar con el Padre Martini el talento de su hijo. Fue también la Academia de Gioachino Rossini y Johannes Brahms.
2009ko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren epaimahaiak, bere Gizarte Zientziak eta Humanitateak modalitatean, ohorezko hilondoko aitortza egin dio Antonio Beristain Jaunaren lanari, saria hainbat urtetan bere ikasle eta lankide izan den Jose Luis de la Cuesta jaunari eman diolarik.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Isabel Celaak lehendakariari jakinarazi dio epaimahairen erabakia, bai eta Jose Luis de la Cuesta sarituari ere, bide batez espresuki zorionak eman dizkiolarik. Biok Antonio Beristain jaunaren lana gogoratu dute maitasunez.
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Guipúzcoa - Spain | (+34) 943 310 855