Berriak

Primera sesión del proceso G+20


Maiatzaren 19an bildu zen lehenengoz G+20 Kontseilua, Eusko Ikaskuntzak Donostiako Miramar Jauregian duen egoitzan.

Parte hartu zuten talde eragileko kideak: José María Moñoa, Javier Retegui, Daniel Innerarity, Juan Luis Moragues, Myriam Larroulet, Paco Garmendia, Juan María Otaegi, Jesus M. Ugalde, Itziar Nogueras, Arantza Urretabizkaia, José Antonio Agirre eta Teresa del Valle. Gonbidatuak: lehen diputatu nagusiordeak, Iñaki Galdos eta Gipuzkoako Estrategiako Bulego G + 20ren arduraduna, Aitor Aranguren.

 G+20 prozesua buruz...


G+20 prozesua lurraldeko erakunde, eragile sozial eta ekonomikoen elkargunea da. Amankomunean Gipuzkoarako etorkizuneko proiektua diseinatzea du helburuan.


Gipuzkoako diagnostiko estrategikoa da lurraldeko indar eta ahuleziak identifikatzeko, aztertuz errealitate ekonomikoa, soziala, lurralde-ingurumena, teknologikoa... Datozen 20 urteetarako erronkak definituko dira eta 2030eko eszenatoki zehatz baten alde apustu egiten denean, hartu beharreko bideak azalduko dira.

G+20 prozesuaren hausnarketa estrategikoa antolatzen duen dokumentu bakoitza egiaztuta, hobetu eta balioztatu egingo da foru erakundearen barruan eta kanpora.

Prozesu honek epe luzea txertatzen du politika publikoetan. Parte-hartze prozesu zabal eta deszentralizatua sustatzeko gune instituzional eta sozialak eratzen ditu. Herrialde aurreratuenen esperientzia berritzaileetatik ikasten du. Etorkizuneko belaunaldiekin arduratsua da.

Gipuzkoako Estrategia Bulegoak erakundeen eta gizartearen ikasketa prozesu gisa ulertzen duen G+20 prozesua zuzendua dago Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei: Udal eta bailaretako garapen agentziei; gizarte zibil antolatuari, hezkuntza-komunitateari eta interesa duten herrtarrei.

G+20 prozesua 2008ko ekainean abiatu zen eta 2009ko abenduan amaituko da. Diagnostikoaren eta kanpoko joeren azterketa aurtengo abendura arte luzatuko da. Erronka eta eszenatokien identifikatzea 2009ko urtarriletik urte bereko ekaina bitartean gauzatuko da eta azkenik, 2009ko uztailetik abendura etorkizuneko estrategia landuko da.

partaidetza eta kontrol organoak:

- Gipuzkoako Estrategia Bulegoa
- Batzar Nagusien Etorkizuneko Batzordea
- Foru Aldundiko Koordinazio Estrategikorako Taldea
- G + 20 Kontseilua (baita Eusko Ikaskuntza eta Jakiunde)
- Etorkizuneko Foroen Sarea


Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org