Zientzia Foroaren hurrengo konferentzia: Jean-Paul Bronckart
"Mintzairaren eragina garapen psikologikoa"
Eguna: Irailak 17
Ordua: 19:00
Tokia: Artium Museoa. Vitoria-Gasteiz
JEAN-PAUL BRONCKART Belgikan jaio zen, 1946an, eta Genevako Unibertsitateko Psikologia eta Heziketa-Zientzien Fakultatean jardun da irakasten.
Jean Piagetekin elkarlanean ibili zen Epistemologia Genetikoko Nazioarteko Zentroan, eta Hermine Sinclairekin Psikolinguistika Sailean, eta 1976tik aurrera lan egiten du bertan hizkuntzen didaktika irakasten. Pertsonen garapena, diskurtsoaren azterketa eta hizkuntzen irakaskuntza izan dira haren ikergai nagusiak.
Urte batzuk daramatza lan esparruko ekintza eta diskurtsoak aztertzen.
JEAN-PAUL BRONCKARTek 300 argitalpenetik gora ditu eta gaztelaniaz ondoko lan hauek aurki daitezke: Teorías del lenguaje (Bartzelona, Herder, 1980); Las ciencias del lenguaje: ¿un desafío para la enseñanza? (Paris, UNESCO, 1985); Actividad verbal, textos y discursos. Por un interaccionismo socio-discursivo (Madril, Fundación Infancia y Aprendizaje, 2004); Desarrollo del lenguaje y didáctica de las lenguas (Buenos Aires, Miño y Dávila, 2007).
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773