Hitzaldia "Zientziaren Abentura"
Eguna: azaroaren 16an
Ordua: 19:00
Tokia: Guggenheim Museoa, Bilbp
Dudley R. Herschbach (San José, AEB, 1932) matematikaria, kimikaria eta unibertsitate-irakaslea da, eta Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1986an.
Stanfordeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan lizentziatu zen 1954an matematikan eta 1955ean kimikan. Geroago, kimikako doktoretza egin zuen Harvardeko Unibertsitatean 1958an, eta Berkeleyko Unibertsitatean hasi zen fisika eta kimika irakasten; 1963an, Harvardeko Unibertsitatera itzuli zen. Joan den 2005. urteaz geroztik fisika irakasten du Texasko Unibertsitatean.
Ikerlan zientifikoak
Yuan T. Lee-rekin batera, ikerketa kimikoan molekula-sorten teknika erabiltzen hasi ziren lehen zientzialarietako bat izan zen. Horrela, 1959an, aparatu bat asmatu zuten, zeinetan bi sorta, substantzia bereko bi partikulak osatua, gurutza zitezkeen; horrek hainbat espezietako atomo eta molekulen kolisioa eta haien arteko erreakzioa lortzea ahalbidetu zuen. Kolisio horri esker ikusi ahal izan zen ondoriozko produktuak ihes egiten duela sortak gurutzatzen diren lekutik. Hainbat partikula-detektagailu mota erabiliz gero, zehaz daiteke zenbateko energia duten errakzioko produktuek eta energia hori zein eratan banatzen den forma posible desberdinen artean: translazioa (molekula osoaren mugimendua), dardara (molekula-zatien barne-oszilazioak) eta errotazioa.
1986an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen, bere laguntzaile Yuan T. Lee-rekin eta John C. Polanyi kimikari kanadarrarekin batera.
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773