Ekitaldiak

Sir Lord Patten of Barnes


 Hitzaldia: Prestaturik al gaude? Europa ekonomiak krak egin eta gero

 Eguna: Urriak 19
Ordua: 19:00
Tokia: Kursaal. Donostia- San Sebastian

Lord Patten of Barnes Ingalaterran jaio zen 1944an. Edimburgheko Royal College of Physicians-eko eta Oxfordeko Balliol College-ko Honorary Fellow da. Newcastleko Unibertsitateko errektore izendatu zuten 1999an eta Osfordeko Unibertsitateko errektore 2003an.

Hong Kongeko gobernadore izan zen 1992tik 1997ra arte, Hong Kong Txina itzultzeaz arduratzeko. Ipar Irlandan Ostiral Santuko Bake Hitzarmenaren ondoren eratu zen Poliziaren Eraldaketarako Batzorde Independenteko buru izan zen eta 1999an argitaratu zuen bere lehen txostena. Europako Kanpo Harremanetarako Komisario izan zen 1999 - 2004 bitartean. Ondoko urtean, 2005ean, Barón Patten of Barnes titulua jaso zuen.

Argitaratu dituen testurik garrantzitsuenak:
"What Next?: Surviving the Twenty-First Century" (2008), "Cousins and Strangers: America, Britain, and Europe in a New Century" (2006), "Not Quite the Diplomat: Home Truths about World Affairs" (2005), "The European Dream" (2004), "East and West: China, Power, and the Future of Asia" (1998), eta "Tory Case" (1983)

 

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org