Ekitaldiak

Ulrich Beck - Hitzaldia Zientzia Foroan


Hitzaldia: Nolako Europa nahi dugu? Gaur egungo krisia ez da zor krisia. Zorrak krisi politiko baten adierazpen eta ondorioa dira.

Eguna:Osteguna, 2011ko abenduak 1

Ordua: 18:00etan

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa

Ulrich Beck (1944) soziologo alemaniarra Municheko Unibertsitateko eta London School of Economics-eko irakaslea da gaur egun.

«Arriskuaren gizartea» eta «bigarren modernotasuna» kontzeptuak sortu zituen, eta modernizazioa, arazo ekologikoak, indibidualizazioa eta globalizazioa aztertzen ditu, besteak beste.

Azkenaldian, baina, kapitalismo globala handitzen ari den, sindikatuak boterea galtzen ari diren eta lan prozesuak malgutzen ari diren mundu honetan lan baldintza aldakorrak aztertzeari ere ekin dio. Teoria hau kosmopolitismoaren kontzeptuan errotuta dago.

Deskribapena

Ulrich Beckek gaur egungo krisialdiaz eta eraiki nahi dugun Europaren ereduaz hitz egin zuen.

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org