Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian, Jakiundeko kidea den Mariasun Landak jaso du 2011ko Dabilen Elea Saria.
Aurten laugarren aldiz egin den jaialdia, Euskal liburugintzaren arloko bost elkarteak antolatua izaten da, hots, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, EIZIE, Galtzagorri eta API_EIEP.
Berritzailea izan da Mariasun Landa haur eta gazte literaturaren arloan; oparoa liburuak idazten; hizkuntza askotara itzulia; jende askok irakurria; sari askoren irabazlea eta beste zenbaiten hautagaia; irakurzaletasunaren sustatzaile nekaezina...Ospakizuna, Victoria Eugenia Club Aretoan izan zen eta antolatzaileek, laugarren edizio honetan Kutxaren babesa izan dute eta Donostia Kultura eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza.
agentziak
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773