Jakitunak

Aguirresarobe Zubía, Javier

Zinemagintzako Fotografia Zuzendaria

Javier Aguirresarobe Eibar jaio zen, Gipuzkoan, 1948an. Eibarko jarduera nagusia bazen ere, Javier Aguirresarobek argazkigintza aukeratu zuen, eta erabaki horretan, familiaren babesa jaso zuen. Madrila joan zen, eta Optika eta Kazetaritza ikasi zuen. Horrez gain, Zinematografia Eskola Ofizialean sartu zen, eta han, Argazki Zuzendaritzan espezializatu zen.

Ikasketak 1972an amaitu zituen. Haren lehen filma F. Colomoren Qué hace una chica como tú en un sitio como éste (1979) izan zen. Bien bitartean, kazetari eta argazkilari aritu zen eta argazki-laborategiko teknikari. Lehen filmaren ondoren, Imanorl Uriberen El proceso de Burgos, La fuga de Segovia eta La muerte de Mikel filmetan egin zuen lan. Horri esker, Javier Aguirresoraberen ibilbidea, zinematografia-argazkigintzako profesional gisa, sendotu egin zen.

 

Madrilen zegoela, hainbat filmetan aritzeko aukera izan zuen. Besteak beste, hauetan egin zuen lan: José Luis Cuerdaren El bosque animado; Victor Ericeren El sol de membrillo; Pilar Miroren Beltenebros, El perro del hortelano eta Tu nombre envenena mis sueños; eta Imanol Uriberen Días contados. Eta azken urteetan: La niña de tus ojos, Fernando Truebarena; Los otros eta Mar adentro, Alejandro Amenabarrenak; Hable con ella, Pedro Almodovarrena; Soldados de Salamina, David Truebarena; Goya´s ghosts, Milos Formanena; The city of your final destination, James Ivoryrena; Vicky Cristina Barcelona, Woody Allenena; eta The road, Cormac McCarthyren eleberrian oinarritua eta John Hillcoat-ek zuzendua. "Crepúsculo-Nueva Luna" Chris Weitz zuzendua.

Zinematografia Sari Nazionala jasoa du, eta argazkiaren onenarentzako sei Goya sari.

Euskaldun Unibersalaren Saria 2009 jaso du.

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Guipúzcoa - Spain | (+34) 943 310 855
Lege oharra | Mapa web | jakiunde@eusko-ikaskuntza.org