Jakitunak

Armendariz, Montxo

Zinemagilea

1949an jaio zen Olletan (Nafarroa). Armendarizek, nazioarteko ospea duen zine-zuzendariak, Industria Maisutzako titulua lortu zuen Iruñan (1968). Elektronikako elektrikari lab egin zuen zenbait enpresatan; eta Elektronikako irakasle, Lanbide Heziketako zenbait zentrotan, 1982. urtera arte.

1999an, Puy Oriarekin batera eratu zuen ORIA FILMS ekoizpen-etxea.

Besteak beste, honako sari hauek eman dizkiote: Zinegintzako Sari Nazionala (1998), Vianako Printzearen Kultura Saria (1998), Salamancako Hiriko Kultura Izarra (2006), Zinearen eta Gizarte Balioen Saria (2008) edo Ciudad de Huesca Saria (2010).

2010an UPNAk Doctor Honoris Causa izendatu du.

Omenaldiak jaso ditu, eta bere lanen atzera begirakoak egin dituzte: Gaztela eta Leongo Filmoteka (1997), Malagako Zinemaldia (1998), La Rochelleko Nazioarteko Zinemaldia (1998), Estrasburgoko Zinemateka (1998), Pontarlierreko Zinemateka (1998), Toulouseko Zinemaldia (1999), Kairoko Zinemaldia (1999), New Yorkeko Lincoln Center (2001) edo Mexikoko Guadalajarako Zinemaldia (2002).

FILMOGRAFIA: (gidoia eta zuzendaritza)

1979 “BARREGARRIAREN DANTZA” (film laburra) - 1980 “IKUSMENA” (film laburra) - 1981 “IKUSKA 12” (film laburra) - 1981 “CARBONEROS DE NAVARRA” (film laburra) - 1984 “TASIO” - 1986 “27 HORAS” - 1990 “LAS CARTAS DE ALOU” - 1995 “HISTORIAS DEL KRONEN” - 1997 “SECRETOS DEL CORAZON” - 2001 “SILENCIO ROTO” - 2004 ”ESCENARIO MOVIL” -  2005 “OBABA”.

Bere filmek hainbat eta hainbat sari jaso dituzte:

“TASIO”, Miarritzeko Zinemaldiko “Urrezko Makila” eta Donostiako Zinemaldiko Fipresci saria. “27 HORAS”, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta Montpellierreko Zinemaldiko Film Onenaren saria. “LAS CARTAS DE ALOU”, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra (filma), Zilarrezko Maskorra (aktorea) eta Fipresci Saria eta bi Goya sari. “HISTORIAS DEL KRONEN”, Cannesko Saio Ofiziala eta Gigoi Egokitu Onenaren saria. “SECRETOS DEL CORAZON”, Berlingo Zinemaldiko “Aingeru Urdina” saria, lau Goya sari, “Ondas saria” eta Oscar sarirako hautagaia. “SILENCIO ROTO”, Nantesko Zinemaldiko Film Onenaren saria eta Euskal Zineko lau sari. “ESCENARIO MOVIL”, Euskal Zinearen Lehiaketako Dokumental Onenaren saria. “OBABA” filmak Donostiako Zinemaldiari eta New Yorkeko Spanish Cinemari eman zien hasiera, Espainiako Akademiak Oscar sarirako hautagai aukeratu zuen eta hamar Goya sarirako izendapena jaso zuen.

Azkenik, ORIA FILMS ekoizpen-etxearen bidez, “LA GUERRILLA DE LA MEMORIA” filma (Javier Corcuera) (2002) eta “EL INMORTAL” filma (Mercedes Moncada) (2005) ere ekoitzi ditu.

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Guipúzcoa - Spain | (+34) 943 310 855
Lege oharra | Mapa web | jakiunde@eusko-ikaskuntza.org