Hizkuntzalaria
Erromanikoan lizentziatua (Bartzelona, 1959) eta Doktorea (1967) da. Nafarroako Unibertsitatean Gaztelaniako irakasle laguntzailea eta alboko irakaslea izan zen 1964 eta 1970 bitartean. Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren irakasle izan zen (1964-1970) eta lehiaketa-oposizio bitartez Santiagoko Unibertsitatean Gaztelaniako alboko Irakasle plaza lortu zuen (1970-1975). Egun, Nafarroako Unibertsitatean Gaztelaniako eta Euskal Hizkuntzalaritzako eskolak ematen ditu Filologia Hispaniarra espezialitatean. 1981ean EHUko Hizkuntzalaritza Orokorreko Katedra lortu zuen lehiaketa bitartez. EHUn epe labur batez lan egin ondoren, berriz ere Iruñera bueltatu zen.
Bigarren egonaldi honetan (1975-2002) Ana María Echaide-k Gaztelania, Hizkuntzalaritza Orokorra, Euskal Hizkuntzalaritza eta hainbat doktoretza ikastaro eman zituen Iruñean. Echaide-k Hizkuntzalaritza Espainiarra eta Euskal Hizkuntzalaritzako doktore-tesiak zuzentzen ditu, baita Lizentziaturako eta Masterretako tesinak eta Ikerketa lanak ere.
1994an, fakultate ezberdinetako ikasleek parte hartu zuten Euskal Ikasketen Diploma abian jarri eta zuzendu zuen. 2002an Katedradun Emeritu izendatua izan zen.
Nafarroako Unibertsitatean ondorengo kargu hauek izan ditu: Hizkuntzalaritza Orokorreko departamentuaren eta Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren zuzendaria, Filologiako Dekanorde-zuzendaria, Liburuzain Nagusia eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Iraunkorrean.
Ana María Echaide euskaltzain urgazle da 1982tik, Nafarroako Euskal Kontseiluko kide 1996-98an, Iruñeko Udaleko Batzorde Teknikoaren kide (1997) eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkaria Colegio de Navarra Fundazioan (1998-2002).
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Guipúzcoa - Spain | (+34) 943 310 855