Errektorea
Jean-Louis Gout, 2008ko Apirilaz geroztik Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitateko Lehendakaria da, Lehendakari gisa bi agintaldi bete ondoren, 1988til 1993ra eta 1998tik 2003ra.
1944an Albin sortua, Matematiketan katedraduna eta Matematika Zientzietan Estatuko Doktorea da. Unibertsitateko Lehendakarien Biltzarreko Batzorde Iraunkorreko kide izan da 1990-1992 epean, bai eta ere Unibertsitateko Lehendakarien Biltzarreko Baliabideen eta Langilegoaren Batzordeko kide 1988-1992 epean (Batzordeko lehendakariordea 1990etik 1992ra). Unibertsitateetako Kontseilu Nazionaleko kide izan da (Matematikak – 23. sekzioa) 1982tik 1984ra, eta Teknologiako Unibertsitate Institutuei buruzko Kontsulta-Batzorde Nazionaleko kide 1992tik 1994ra. Akitania-Eskualdeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean parte hartu du 1989tik 1992ra eta 2001etik 2005era. Ministerioan (Goi Mailako Irakaskuntzaren Zuzendaritza) Matematika/Informatikarako Aholkulari Pedagogikoa izan da 1997-1998 epean.
1967an, Paue eta Aturri-Lurraldeetako Unibertsitatera sartu da laguntzaile gisa. Gaur egun, maila aparteko unibertsitateko irakaslea da.
Hogeita hamar bat artikulu idatzi ditu matematika aplikatuen arloan.
Jean-Louis Gout Palma Akademikoen Zaldun eta Ofiziala, Merituaren Orden Nazionalaren Zalduna eta Ohorezko Legioaren Zalduna da.
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773