Jakitunak

Haritschelhar Duhalde, Jean


Hizkuntzalaria eta idazlea

Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zen 1923ko maiatzaren 13an.
Lehen ikasketak herriko eskolan burutu zituen.
Gero, Baionan, Mont-de-Marsanen eta Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Pariseko Sorbona unibertsitatearen eskutik. Honako tesi hauek aurkeztu zituen 1969an: "Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun" eta "L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun".
Ibilbide profesionalari dagokionez, Agengo lizeoan irakasle izan zen 1952tik 1959ra, eta Bordeleko unibertsitatean 1962tik 1986ra. Azken horretan Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna izan zen.
Baionako Euskal Museoko zuzendari izendatu zuten 1962an. Urte berean izendatu zuten euskaltzain.
1966tik 1988ra Euskaltzaindiko lehendakariorde izan zen, eta 1989an Lehendakari izendatu zuten eta Luis Villasantek utzitako ardurari heldu zion.
Bere jaioterri Baigorriko alkate izan zen 1971tik 1980ra. 1988an Honoris Causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.

 2010an Honoris Causa doktore izendatu du UNEDek.

Elkarrizketa Euskonews

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org