Jakitunak

Landa Etxebeste, Mariasun


Literatoa

Errenterian jaio zen, 1949an, eta Filosofia eta Letretako lizentziatua da.  Literaturaren Didaktikako irakasle titularra da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako kanpuseko Irakasle Eskolan.

Euskadiko hainbat aldizkarirekin eta egunkarirekin kolaboratu du, baina haren sormen-lana euskarazko haur- eta gazte-literaturan oinarritu da, batik bat. Hogeita hamar liburu inguru idatzi ditu haurrentzat, eta liburu horietako asko gaztelaniara, katalanera eta galegora itzuli dira, baita atzerriko zenbait hizkuntzatara ere: ingelesera, frantsesera, alemanera, grezierara, koreerara, albanierara, etab.

Hainbat literatura-sari jaso ditu, baina honako hauek azpimarratu behar dira: 1982an, Euskarazko Haur Literaturako Lizardi Saria, Txan Mamua ipuinarekin; eta 1991n, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Alex obrarekin.       
2003an, Espainiako Kultura Ministerioaren Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, Krokodiloa ohe azpian liburuarekin.
1992an, Iholdi liburua IBBYren ohorezko zerrendan sartu zen, eta 2006an, Krokodiloa ohe azpian sartu zen.

2001. urtean, Elefante txori-bihotza aukeratu zuten Municheko Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Liburutegi ospetsuak egiten duen Zozo Zurien (White Raven) zerrendarako.
Aurten, 2008an, OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) elkarteak Mariasun Landa aurkeztu du IBBYk ematen duen Andersen Nazioarteko Sarirako hautagai.
2004an, Donostiako Udalak Herritar Merituaren Domina eman zion, eta Errenteriako Udalak, Hiriko Domina, haren ibilbidea eta literatura-lana aintzat hartzeko.
Duela gutxi, Festa aldameneko gelan eleberri autobiografikoa argitaratu du (Erein, 2007).

 

Elkarrizketa Euskonews

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org