Biokimikaria
Histobateragarritasuneko giza antigenoen (edo HLA antigenoak) biologia molekularrean espezializatutako immunologoa da.
Doktoratu osteko ikertzailea izan zen Harvardeko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularraren Sailean (1978-1979), eta bertan zegoela, molekula-mailan ezagututako lehen histobateragarritasun-antigenoaren (HLA-B7) egitura zehazten hartu zuen parte, Jack Strominger irakaslearen agindupean.
Ikertzaile independente gisa —hasieran, Madrilgo Jimenez Diaz Fundazioan (1980-1986) eta, ondoren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (1987tik aurrera)—, HLA-B7 antigenoak zer propietate molekular dituen aztertu zuen bereziki, bai eta proteina horrek zenbait gaixotasun erreumatiko kronikoren patogenian zer-nolako eragina duen ere. Gaixotasun horiei espondiloartropatiak esaten zaie, eta haien adibiderik argiena espondilitis ankilosantea da.
Arlo horretan, HLA-B7 antigenoaren egitura kimikoa zehaztu zuen, baita gaixotasunekin lotuta dauden antigeno horren zenbait aldaera funtzionalena ere. Azken ikerketetan, hauek aztertu ditu: HLA-B7 antigenoaren errepertorio peptidikoak; errepertorio horien eta espondiloartropatiak garatzeko arriskuaren arteko loturak, eta bakterio artritogenikoen ondoriozko peptidoen eta giza proteinen arteko egiturazko loturak (espondiloartropatien patogenia autoimmune baten mekanismo posible gisa).
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773