Zuzenbidearen Historian aditua
Etaion (Nafarroa) jaio zen, 1942an. Zuzenbideko lizentziatua eta Ekonomiako diplomatua, Deustuko Unibertsitatea, 1966. Zuzenbideko doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea, 1973.
Alboko irakasle kontratatua, Deustuko Unibertsitatea, 1967-68/1971-72; Irakasle laguntzailea eta irakasle titularra, Valladolideko Unibertsitatea (Donostiako eta Valladolideko fakultateetan), 1972-1976. Irakasle agregatua eta katedraduna: Extremadurako Unibertsitatea, 1976-77; Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, 1977-78; Euskal Herriko Unibertsitatea, 1978-95; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 1995etik. Visiting Scholar, Renoko Unibertsitatea eta Berkeley Unibertsitatea, 1985-86; irakasle gonbidatua, Paris XII Unibertsitatea, urtean behin 1993tik aurrera; William A. Douglass Distinguished Fellowship, Center for Basque Studies, 2005-2006 ikasturtea.
Eusko Ikaskuntzako presidentea, 1992-96. Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariko (RIEV) zuzendaria, 1997tik 2005era bitartean. Baskoniako Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa, 2003tik aurrera.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Kanpuseko errektoreordea (1979-80); Unibertsitate horretako errektorea (lehen agintaldia, 1981-84; bigarren agintaldia, 1984-85).
Berrogeita hamar argitalpen egin ditu, Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoei buruz, foraltasunaren krisiari buruz, euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiari buruz, eta unibertsitate-erakundearen iraganeko eta orainaldiko arazoei buruz, Baskonian bereziki.
Elkarte hauetako osoko kidea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Société d Histoire du Droit eta Association Française des Historiens des Idées Politiques. Espainiako Zuzenbidearen Historiaren Urtekariko erredakzio-kontseiluko kidea da. Iura Vasconiae aldizkariko zuzendaria da.
Beste ardura batzuk: Gipuzkoako senataria Legislatura Konstituziogilean (1977-78); Euskal Parlamentarien Batzarreko Batzorde Negoziatzaileko kidea (1977), eta Gernikako Estatutu Txosten Erredaktoreko kidea (1978).
© Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773