Jakitunak

Shara, Inma


Orkestra Zuzendaria

Espainiako zuzendarien belaunaldi berriko ordezkaririk bikainetako bat da. Oso gaztea bada ere, etorkizun handiko ibilbidea hasi du; izan ere, munduko orkestra bikainetako batzuk zuzentzeko aukera izan du; besteak beste, Israelgo Orkestra Filarmonikoa eta London Philarmonia Orchestra zuzendu ditu. Bilbo, Gasteiz eta Madrilgo kontserbatorioetan ikasi ditu Konposizioa eta Orkestra-zuzendaritza, eta ohorezko sariak lortu ditu. Ondoren, Espainiako Gobernuaren beka bat lortu zuen, graduondoko ikasketak maisu handiekin jarraitzeko; esaterako, Sir Colin Davis maisuarekin London Symphony Orchestra delakoan eta Zubin Mehta maisuarekin Bavariako Operan.

Horrez gain, Manhattango New York University-n onartu zuten, eta han, zuzentzeko teknikei buruzko konparazio-ikastaro bat egin zuen: Toscanini, Karajan eta Bernstein maisuen teknikak aztertu zituen. Ikastaroaren izenburua “Advanced Instrumental Conducting” zen. Egun, doktoretza-tesia egiten ari da Orkestra Zuzendaritzaren arloan, New Yorkeko Unibertsitateko Musika Sailan.

Espainian, hainbat orkestra zuzendu ditu: RTVEko Orkestra Sinfonikoan, Valentziako Orkestra, Mallorcako Orkestra, Murtziako Orkestra, etab. Eta Espainiako aretorik garrantzitsuenetan aritu da; hala nola, Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, Euskalduna Jauregian, Zaragozako Auditoriumean, Valentziako Palau delakoan eta Madrilgo Errege Antzokian. Halaber, ospe handiko orkestrak zuzendu ditu: Frankfurter Philharmonie, Wiener Sinfonietta, Orchestra Sinfónica di Roma, etab. Gainera, Erdialdeko Europako orkestrarik garrantzitsuenak zuzendu ditu; hala nola, Txekiako Orkestra Sinfoniko Nazionalean, eta Letonia, Ukraina, Bielorrusia, Lituania eta Errumaniako orkestrak. Horrez gain, Italia, Austria, Alemania, Ingalaterra, Mexiko eta AEBetan zuzendu du.

Sabino Arana Saria jaso du.

Elkarrizketa Euskonews

Itzuli

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org