JESUS M. UGALDE JAKIUNDE AKADEMIAKO PRESIDENTE BERRIA AUKERATUA IZAN DA

			Web Ugalde

Jesus M. Ugalde, EHUko Kimika eta Fisika katedraduna, Jakiundeko presidente bezala aukeratua izan da ostiral honetako Ohiko Bilkurako bozketen ondoren non
Mahaiaren eraketa berritu eta Zientzia, Artea eta Literatura alorrean esanguratsuak diren 12 kide berri ere aukeratu dira.

Pedro Miguel Etxenikek bere agintaldia amaitzen du Akademia bere antolaketa juridiko-instituzionala finkatu, aurrekontu egonkortasuna lortu, egoitza propioa izatea ahalbideratu eta azkenik, aholkuraritza, formakuntza eta zabaltze programa desberdinak martxan jarri ondoren. Gaur arte presidentea izan denak Unibertsitateetako Errektoreen, Eusko Ikaskuntzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien, Kutxaren eta Jakiundeko kide askoren lan eskuzabala behin baino gehiagotan azpimarratu du bere hitzaldi guztietan.

Presidente berriak, Jesus M. Ugaldek, bere aurrekoaren, Pedro Miguel Etxenikeren, lana azpimarratu du bai eta Akademia martxan jartzeko eta finkatzeko azaldu duen adorea.

Etorkizuneko erronken artean Akademiak Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko instituzio eta erakundeen aurrean gaur egungo
erronkei diziplina anitzeko ikuskera batetik erantzunak emateko maila goreneko entitate aholkulari gisa ezagutza izateko beharrezkoa den sustatze prozesua
sakontzen jarraitu behar duela adierazi du.

JAKIUNDEREN BILKURA BERGARAKO OLASO DORREAN

			Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Presidentearen hitzaldia

Jakiundek urteko lehenengo Bilkura egin zuen apirilaren 19an, 2012ko azarotik Jakiunderen egoitza nagusia den Bergarako Olaso Dorrean.

Bilkuran hiru jakitun berri hautatu ziren: José Luis Larrea (Elgoibar, 1956), Ibermática-ko presidentea; Miguel Zugaza (Durango, 1964), Museo del Prado-ko zuzendaria, eta Víctor Gómez Pin (Bartzelona, 1944), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia katedraduna. Era berean, Bertha Gaztelumendi kazetaria eta zinegilea izendatu zuten Jakiunderen Idazkari Orokorra.

Jesus. M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariaren aurkezpenaren ondoren, hitzaldi bat eskaini zuen Pedro Miguel Etxenikek, Akademiako Ohorezko lehendakariak, bere bizipenen hausnarketa eginez, Isabako bere jaioterriko haurtzarotik hasi eta gaur egun arte.

Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa - Spain | (+34) 943 225 773
Lege oharra | Mapa web | akademia@jakiunde.org