Misioa

Misioa

JAKIUNDEren ZEREGINA, IKUSPUNTUA eta BALOREAK


ZEREGINA

 Zientzia, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaldu, kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz. Hausnarketa, analisi eta diagnostikorako, kalitate-goreneko aholkularitza-erakundea izan, zientzia, arte eta letren komunitateetan eta baita gizartea osoan ere.

IKUSPUNTUA

Ezagutzaren gizartea bultzatu nahi duen prestigiozko nazioarteko instituzioa izatera iritsi nahi du Jakiundek. Horretarako ondorengo eginkizunak beteko ditu:


     o Gure hezkuntza, kultura eta ikerketa sistemen egoeraren ebaluaketa gauzatu.

     o Zientzia, Arteak eta Letren esparruko politikak sortzen lagunduko dituzten ekimenen buru izan.

     o Gizartean gai hauei buruzko erreferente eta behar duten eragileen aholkulari izan.


BALOREAK

Jakiundeko kideen bikaintasuna eta sustatzen dituen ekintzetan kalitatea.

Hiru disziplinen arteko oreka; Zientzia, Arteak eta Letren ezagutzen arteko hartu-emana sustatuz.

Ikerketa eta sorketa askatasunaren sustapena eta defentsa.

Ezagutzaren sustapena, gizarte aurrerapenaren elementu nagusi bezala.

Unibertsaltasuna, gure herentzia kulturala alde batetara utzi gabe aniztasuna gehitzea.

Aukera berdintasunaren sustapena.

Balore etikoekiko errespetu osoa.

Botere politikoarekiko zein talde ekonomiko eta profesionalekiko independentzia.

 

Balore hauekin bat etorrita, akademiaren ekintzak honelakoak izango dira:


     o Esklusiboki izaera intelektual eta akademikokoak,

     o Egiatasun eta kalitate exijentzien mendekoak,

     o Berrikuntza eta espiritu kritikoz gidatuak,

     o Hausnarketa sakon batean oinarrituak; momentuko tendentzia eta presioak gaindituz,

     o Eleaniztunak. Euskararen erabilera eta sustapenari atentzio berezia ipiniz.

 


Eusko Ikaskuntza © Jakiunde. Miramar Jauregia Miraconcha 48, Guipúzcoa - Spain | (+34) 943 310 855
Lege oharra | Mapa web | jakiunde@eusko-ikaskuntza.org